@ikasbidea. Blogger zerbitzuak eskainia.


    • Autor: Miren Agur Meabe
    • ISBN: 978-84-92468-44-7
    • EAN: 9788492468447
    • Editorial: SUSA
    • Idioma: Euskera
    • Año de edición: 2013
    • Sinopsis
      Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe: Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki utzi egin dut maite-laguna eta harrezkero gaixotuta nago...
      Hausturak eragindako minetik ihesi, bolada baterako alde egingo du adiskide batzuek Landetan laga dioten etxera. Eta han, idazten hartuko du sosegua, bizitzako galerei, bere izateari, desamodioari eta askatasunari, idazkuntzaren zentzuari buruzko gogoetak paperera ekarri ahala.
      Pintoreak autoerretratua margotzen duen gisan idatzi du Miren Agur Meabek nobela hau, kristalezko ispilu berezi bati arretaz begira. Errealitatea eta fikzioa josiz eta urratuz sortutako kontakizuna da.

    • Autor: Uxue Alberdi Estibaritz
    • ISBN: 978-84-9783-673-9
    • EAN: 9788497836739
    • Editorial: ELKAR
    • Idioma: Euskera
    • Año de edición: 2009
    • Sinopsis
      “Inork ez luke galtzetan pixa eginda hil nahi. Biluzik hiltzea baino okerragoa da hori, duintasun izpirik gabe. Nik, nola hil nahi dudan galdetzen didatenean, lore moreak dituen soinekoa jantzita erantzuten dut. Daukadan politena da”.Umeen jolasa ez ezik, bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat geldituko da lekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia. Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia… gai handi eta eternalak ageri dira herri txiki bateko biztanleen bizitzetan. Hiru emakumeren ahotsek josten dute eleberri honen sarea: Teresa, Martiña eta Eulali haurrak ezagutuko ditugu, adokinetan korrika, baita haiek berak gaztetan ere, beren ilusio eta hausturekin, eta pasarte horiekin tartekaturik pertsonaia berberak gaur egun, arratsaldero kafea hartzen, gozotegian, nor bere aulkian.
    • Autor: Asier Serrano
    • ISBN: 978-84-15313-78-6
    • EAN: 9788415313786
    • Editorial: TXALAPARTA
    • Idioma: Euskera
    • Año de edición: 2014
    • Abisalia, Asier Serrano: Abisalia Asier Serranoren unibertso literarioan irla berri bat da. Euskal literaturan ez-leku berri bat. Idazle eibartarraren sor-marka diren eta bere literaturan inoiz erabat agortu gabe azalberritzen diren Loreleiren eta hiri gorriaren azken gordelekua.
      Pertsonaien ordoki abisaletara jaisteko, Serranok ipuinek beren baitan dituzten teknika guztiak erabiltzen ditu. Literaturaren pultsio poetikoari esker, indar handiko irudi estetikoak sortzen ditu, baina bere hitzen oihartzuna haratago doa: lur honetan edo lur honen sakonean baino are sakonago dagoen beste batean bizi garen gizakion bulkadez galdetzea du helburu.
      Unibertso berria ernalduko dugu izara azpian, Abisalia izenekoa, adibidez. Lurrikara etengabeak sortuko ditugu eta besarkadek aldiro eskatuko dute atseden, baina ez gara osatzen dugun penintsulaz bereiziko.