ADISKIDE BAT NUEN
Joxean Agirre ,2013
184 orri
ELKAR ARGITALETXEA
ISBN: 9788490270981
Sipnosis
Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea.
Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta sentsuala
.
Ondorengo berri-mezuetan interesatuta izan zaitezke ere
Sarrera hau gustatu bazaizu, harpide zaitez hura bezalako eduki gehiago jasotzeko. Edozein erantzuni jarrai diezaiokezu 2.0 RSS-aren bidez sarrera honetara.RSS 2.0.Orain zure iruzkina uzteko aukera duzu!