@ikasbidea. Blogger zerbitzuak eskainia.
    Sirena-hotsak - Xabier Etxaniz Rojo

  •  XABIER  ETXANIZ ROJO, 2013
  • ISBN: 978-84-9746-853-4
  • EAN: 9788497468534
  • Argitaletxea EREiN
  • Euskera
  • : 














       SINOPSIS
  • Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkin bat da. Bizitza aurrera atera nahian agure bat zaintzeko lana eskaini diote. Baina nor da agure hori? Hainbat istorio ezkutatzen ditu agureak eta istorio horiek iraganera eramango dute Fabian. Sarak aita zenak idatzitako liburu baten ale bat aurkitu du eta pentsatu du ilusio handia egingo diola amari. Baina bertan aurkitu duenak iragan ezkutu batera darama Sara. Andonik amets bat du aspalditik: NBAren partida bat ikustera joatea AEBetara. Eta hara joango da bere lagun Perurekin lantegian dena konpontzen den egunean. Ez du ematen, ordea, enpresako arazoek konponbide erraza dutenik. Hiru adiskide. Gaztetan “Maiatz taldea” osatzen zuten, baina urte asko igaro dira eta dagoeneko ez da ezer geratzen. Oroitzapenak baizik ez. Ezkutaleku bat. Tren bat. Hiru buru-estalki. Zigarroen kea. Hamaikak eta bostean hasiko dira su-festak eta gaua beteko da sirena-hotsez. Lau kontakizun, lau bidaia iragana eta oraina biltzen diren leku ilun ezkutu horretara.

Ondorengo berri-mezuetan interesatuta izan zaitezke ere

Sarrera hau gustatu bazaizu, harpide zaitez hura bezalako eduki gehiago jasotzeko. Edozein erantzuni jarrai diezaiokezu 2.0 RSS-aren bidez sarrera honetara.RSS 2.0.Orain zure iruzkina uzteko aukera duzu!

0 iruzkin for "ETXANIZ ROJO, XABIER . SIRENA-HOTSAK"

Argitaratu iruzkina